euskaraespañol

Bideo jokoen programazioari buruzko graduondokoaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2017/08/03 Noiz arte: 2017/08/01, 18:00 - 10:25

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, abuztuak 3, 18:00etan Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko enpresa gunean (Eskolak kaleko 10ean) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen bideo jokoen programazioari buruzko graduondoko ikastaro berria aurkeztuko da. Aurkezpenean, ikastaroko antolatzaile eta irakasleetako hiru egongo dira: Jon Beltrán de Heredia (Pyros Studios-eko fundatzailea eta programazio zuzendaria, Commandos egin zenean), Julio García (besteak beste,Rebel Act eta Pyros Studios-eko programatzailea) eta Borja Fernández Gauna Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakaslea.

Bideo jokoen programazioari buruzko graduondoko berria, UPV/EHUren berezko titulua, Gasteizko Ingeniaritzako eskolan irakatsiko da eta, ikastaro honen bidez, lortu nahi da ikasleek maila egokia eskura dezatela bideo jokoen programazio arlo espezifikoagoetan. Informatikan graduatutako ikasleei zuzenduta dago batik bat, nahiz eta beste diziplina batzuetan ikasten ibilitako ikasleak ere matrikulatu daitezkeen, Fisika, Telekomunikazioak, Ingeniaritza Elektronikoa eta beste ingeniaritza batzuk, esaterako.