euskaraespañol

Arabako Campusak ongietorria egingo die atzerriko bisitariei

Noiz eta non

2017/09/18 2017/09/18, 11:00 - 13:15

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, irailaren 18an, 11:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, atzerritik Arabako Campusa bisitatzera datozenei ongietorria egiteko ekitaldia egingo da.

Unibertsitateko erakunde ordezkarien ongietorria jasotzeaz gainera, truke programako ikasleek UPV/EHUko ikasleentzako unibertsitate zerbitzuak ezagutu ahalko dituzte; halaber, campusek antolatzen dituzten kirol eta kultura jarduerak eta hirietan aisiarako eta astialdirako dauden aukerak ezagutuko dituzte. Behin ekitaldia amaituta, Nazioarteko Harremanen Bulegoak bazkari bat eskainiko die nazioarteko bisitariei beraien arteko adiskidantzazko loturak sendotzeko.

Ekitaldiaren programa:

  • Iván Igartua, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordearen agur-hitzak.
  • Marta Barandiaran Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen agur-hitzak.
  • Estibaliz Canto Llorente Vitoria/Gasteizko udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol saileko zinegotzi ordezkariaren agurra.
  • Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, Nazioarteko Harremanen Bulegoa.
  • Erasmus Student Network Ikasle Elkarteko lagunek lehenengo lauhilekorako prestatu dituzten ekimenak aurkeztuko dituzte.