euskaraespañol

Zinema txikien nazioarteko VIII. kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2017/09/20 Noiz arte: 2017/09/22, 09:00 - 13:00

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, irailak 20, 9:00etan, Zinema txikien nazioarteko kongresua hasiko da Bilboko Esperientzia geletan (Espainiako Bankua, 2. Bilbo). Jardunaldiok hilaren 22ra arte luzatuko dira, eta Bilbon eta Donostian egingo dira.

Zinema txikien Nazioarteko 8. Kongresua (Annual International Conference on Small Cinemas) zinema txikietan interesa duten nazioarteko ikerlariei zuzendutako ekimena da. 2010ean sortu zen, nazioarteko ikerlari eta akademiko elkartu ditu hainbat herrialdetan. Aurten,  UPV/EHUk hartu du kongresua antolatzeko ardura, eta "Aniztasun Glokala: Hizkuntza, Kultura, Identitatea" izango dute hizpide han.

Informazio gehiago, hementxe

Informazio gehigarria