euskaraespañol

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ikasturtearen inaugurazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/09/25 Noiz arte: 2017/09/20, 18:00 - 12:49

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, irailak 25, 18.00etan Letren Fakultateko Areto Nagusian, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea Arabako Campuseko Esperientzia Gelen akademi ikasturtearen inaugurazioa egingo da.

Ekitaldiaren buru Iván Igartua UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea izango da eta hasierako ikasgaia Pascual Román Polo UPV/EHUren Kimika Ez-organikoa saileko zuzendariak eskainiko du 'Mitología y arte en la tabla periódica de los elementos químicos' [Mitologia eta artea elementu kimikoen taula periodikoan] izenburuaz.

Parte ere hartuko du Igone Martinez de Luna Unanue Arabako foru diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, bai eta Vital Kutxa fundazioko ordezkari batek, Puy Fernández Osés Esperientzia Geletako zuzendariak eta Esperientzia Geletako ikasle ohien kultur elkartearen (ACAEXA-AEIKE) ordezkari batek ere.