euskaraespañol

UPV/EHUk Edizio Akademikoan Kalitate Oneko zigilua jasoko du

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/05 Noiz arte: 2017/09/29, 12:00 - 13:39

Kokapena

Madrid (Espainia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, urriak 5, 12:00etan, ANECAren egoitzan (Orense, 11, 7ª planta. Madril) UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordek Jon Zaratek, eta Argitalpen Zerbitzuaren zuzendariak, Teresa Agirreazaldegik Sello de Calidad en Edición Académica-Academic Publishing Quality (CEA-APQ) ziurtagiria jasoko dute. Zigilu horrek lanen zientzia- eta argitaratze-kalitatea saritzen ditu. Zigiluaren lehenengo deialdian ebaluazioa gainditu dituzten UPV/EHUko lau bildumak hauek dira:

Bilduma horiek bete dituzte zigiluak eskatzen dituzten kalitate oneko baldintzak, hau da, informazio-kalitatea, argitaletxe-politika, argitaratzeko prozesuak, erreputazioa eta prestigioa. Liburu-sorta horiek aipamena eta, beraz, zientzia- eta argitaratze kalitatearen aitorpena, hiru urtez gordeko dute.

Europako ekimen aitzindari horrek Unión de Editoriales Universitarias Españolas (UNE) elkarteak bultzatzen du eta Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación (ANECA) eta Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) erakundeek bermatu. Unibertsitate-edizioen oneko praktikak saritzeaz gain, ikur bereizgarria bihurtzea da Kalitateko Oneko Zigiluaren helburu, ikerketa ebaluatzen diren agentziek eta komunitate akademikoak eta zientifikoak erraz ezagutzeko. Era berean, edizio akademikoan kalitatea bultzatu eta akuilatu nahi du.
Guztira, unibertsitateko eta zientzia-erakundetako 29 bildumak (publikoak eta pribatuak) eskuratu dute zigilua. Haietako beste hiruk (Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS), Salamancako Unibertsitateak eta Sevillako Unibertsitateak) ere lortu dute saria, haietako lau bildumetarako.