euskaraespañol

Itsas-zuzenbideari buruzko VIII. Nazioarteko Kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/31 Noiz arte: 2017/10/25, 09:00 - 09:40

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, urriak 30, 09:00etan, Bizkaia Aretoko Baroja gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo) hasiko da Itsas-Zuzenbideari buruzko VIII. Nazioarteko Kongresua, Itsas-nabigazioari buruzko Legea:  aplikazioa eta testuinguru autonomikoa". Hitzaldi sorta UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute.

Bi egunetan, hilak 30 eta 31, itsas-nabigazioarekin eta merkataritza zuzenbidearekin zerikusia duten gaiak aztertuko dira hala nola,  itsats-istripuak, salgaiak itsasoz garraiatzea, bidaiariak eramateko kontratuak, itsas-aseguruak.

Kongresuak nazioarteko legedia ere ekarriko du. Horretarako Erresuma Batuko, Italiako, Kolonbiako eta Estatuko hainbat Unibertsitetako hizlariak elkartuko dira, Itsas Zuzenbidearen alde praktikoena ezagutzen duten epaile eta profesionalekin batera, itsas araudiaren aplikazioak dakarren arazoak eta horien konponbide praktikoak aztertzeko.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren Legeak ekartzen dituen berrikuntzak aurkeztuko dira Euskadiko Kirol Portuen Zuzendariaren eskutik.