euskaraespañol

Dokumentala: ¿A dónde vamos?

Noiz eta non

2017/11/08 2017/11/08, 10:30 - 12:30

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 8, 10:30ean, Bilboko Irakasleen Unibersitate Eskolako Juliana Agirrezabala Aretoan, "¿A dónde vamos?" filma dokumentala proiektatuko da. Marian Gerrikabeitiak zuzenduta, zahartzen garen heinean norantz goazen jakin nahi izateko jakinguratik abiatutakoa da filma hau.

Dokumental honek adineko pertsonek zahartzarora iristean duten paper garrantzitsua eta aberasgarriari buruz hausnartzea eta kontzientziatzea du helburu. Zintan, hainbat adineko protagonistek sexualitatea, heriotza eta beste kezka batzuei buruz mintzatuko dira.

Proiekzioaren ondoren, zineforuma egingo da eta filmeko zuzendariak parte hartuko du. Horretaz gain, zahartze aktiboan aditua den Javier Yanguasek hitzaldia emango du. Ekitaldian zehar, publikoak galderak egiteko aukera izango du.

Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaritza, Gidoia eta Edizioa: Marian Gerrikabeitia
  • Kamera eta Errealizazioa: Camilo Sánchez eta Marian Gerrikabeitia
  • Argiztapena: Oier Ituarte
  • Musika: Thomas Tallis