euskaraespañol

Kontzertua: Quiet Hollers unibertsitate pabiloian

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/08 Noiz arte: 2017/11/06, 19:00 - 16:16

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 8, Arabako campuseko unibertsitate pabiloian (Apraiztarrak 1, 01006 Vitoria/Gasteiz), 19:00etan hasita, Quiet Hollers taldearen kontzertua izango da, EHUkultura programazioaren jardueren barruan.

Quiet Hollers Shadwick Wilde kantari eta gitarra-jolearen inguruan osatu zen Louisville-n, zeinak hasiera batean show bakar baterako osatu baitzuen taldea, 2010ean 'Unforgivable Things' bakarkako lana CD moduan argitaratzeko. Nahiz debutean arrakasta mugatua izan, nazioarteko kritikaren laudorioak jaso zituen Estatu Batuetako kultu talde gisa. Honi esker, nazioarteko zirkuituetan ibili ahal izan ziren.

Quiet Hollers-ek SonaBLAST zigilu indie-arekin sinatu zuen hirugarren albumerako: ‘Amen Breaks'. Diskoak paralelismoak ezartzen ditu aisialdi modernoaren paisaiaren eta 1970eko hamarkadako crossover kulturalaren artean, zatiketak, ustelkeria politikoak eta lehergailu terroristek markatutako beste hamarkada bat. Amen Breaks diskoan izpiritualtasuna, sexualitate eta eritasun mentalei buruzko gaiak dira aztergai.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.