euskaraespañol

‘La plata embustera' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2017/11/08 2017/11/08, 19:00 - 21:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Azteazkenean, azaroak 8, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta 9, Donostia), Iker Echeberriak idatzitako eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak Erdi Aroko eta Aro Berriko Historia Sailaren baitan kaleratutako ‘La plata embustera' liburuaren aurkezpena egingo da.

Parte hartzaileak:

  • Iker Echeberria Ayllón, liburuaren egilea.
  • Álvaro Aragón Ruano, UPV/EHUko Erdi Aroaren, Aro Modernoaren eta Amerikaren Historia Saileko irakaslea.

Iker Echeberria Ayllón historialariak XVIII. mendean senar-emazte arteko gatazka baten sorrera berreraiki du. Liburuan, gainera, aztertu du nolakoak ziren sasoi hartako dibortzioa, senar-emazteen eta senideen arteko gatazkak eta genero harremanak. Egileak egindako eta Alberto Angulo Moralesek zuzendutako doktorego aurreko ikerketen emaitza da azterlana.