euskaraespañol

UPV/EHU buru duen EMPATHIC proiektu europarraren hasierako bilera

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/09 Noiz arte: 2017/11/10, 09:45 - 14:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Azaroaren 9an eta 10ean, Euskalduna jauregian izango da EMPATHIC Horizon 2020 europar proiektuaren hasierako bilera; UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Speech Interactive Research Group da proiektuaren burua. Besteak beste, partzuergoaren helburuak eta proiektuaren zenbait alderdi tekniko landuko dituzte bileran. Horrez gain, bertan elkartuko dira proiektuaren partzuergoa eratzen duten hamar erakundeen ordezkariak, baita Adituen Aholkulari Batzordea ere.

EMPATHIC proiektuaren xedea da adineko pertsonentzako laguntzaile edo coach birtual bat garatzea, era independente batean ahalik eta gehiena bizi daitezen eta bizimodu osasungarria izan dezaten. Sentsore, mikrofono eta kamerak erabiliz, erabiltzaileekin elkarrizketan aritu ahal izango da avatarra. Hala, besteak beste, hitz egingo dien, gauzak gogoraraziko dizkien eta ekintzak proposatuko dizkien inor izango dute nagusiek. Asmo handiko proiektu hori erdiesteko, askotariko diziplinek aritu beharko dute elkarlanean, hala mediku eta psikologoek zein mota askotako ingeniari eta teknologoek, nola amaierako erabiltzaileek. Erabiltzaileen iritzia hasiera-hasieratik izango dute kontuan, egiten diren aurrerapen guztiak probatu eta baliozkotu ditzaten.

EMPATHIC proiekturako sortutako partzuergoan, Europako hamar erakundek hartzen dute parte: lehen aipatutako UPV/EHUko Elektronika eta Elektrizitatea Saileko Speech Interactive Research Group ikerketa-taldea (proiektu-koordinatzailea), Osakidetzako profesionalak, Osatek-eko profesionalak, Betion Telelaguntzako Zerbitzu Publikoa, Osloko Unibertsitatea; Frantziako Institut Mines-Télécom, aurpegi-ezagutzan aditua; Israelgo Technion Institutua, zeinak begian emozio-aldaketak detektatzeko gai den neurozientzialari bat baitu; Napoleseko Unibertsitatea, zeinak talde misto bat baitu, psikologia sailean lanean diharduten konputazio-zientzietako ikertzailez osatua; Intelligent Voice (Londresko enpresa), hizketaren ezagutzan aditua; Acapela (Belgikako enpresa), ahots-sintesian aditua; Tunstall (Erresuma Batuan egoitza duen enpresa multinazionala), telelaguntza-produktu eta -zerbitzuen hornitzailea; eta, azkenik, Frantziako E-Seniors elkartea, adinekoen eten digitalean jarduteko sortua.

EMPATHIC proiektuari buruzko informazio gehiago artikulu honetan: Coach birtuala, adineko pertsonen ohitura osasungarriak eta independentzia luzatzeko. 

Parte hartzaileak, besteak beste:

  • Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ordezkariak: María Inés Torres, Raquel Justo, José M. Alcaide, Shane Reilly, Javier Mikel Olaso, Asier Lopez, Jon Irastorza, Mikel Develasco, Sonia Cenceschi
  • Osatekeko ordezkariak: Begoña Fernández, Jofre Tenorio, Dani Villar, Josu Llano
  • Osakidetzako ordezkaria: Jessica Fernández
  • Osloko Unibertsitateko ordezkaria, Norvegia: María Stylianou Korsnes, Bodil McPherson
  • E-Seniors elkarteko ordezkariak, Frantzia: Anais Fernandez, Daria Kyslitska
  • Tunstall Healthcare Ltd.-ko ordezkariak, Erresuma Batua: Bengt Erlandsson, Fredrik Lindner
  • Technion Israelgo Teknologia Institutuko ordezkariak: Koby Crammer, Miriam Reiner
  • Intelligent Voice Ltd.-ko ordezkariak, Erresuma Batua: Gérard Chollet, Neil Glackin, Colin Pickard
  • Acapela Group S.A.-ko ordezkaria, Belgika: Olivier Deroo
  • Institute Mines Telecomeko ordezkariak, Frantzia: Dijana Petrovska
  • Università della Campania Luigiko ordezkariak, Italia: Anna Espósito, Genaro Cordasco

Adituen Aholkulari Batzordeko kideak eta kanpoko beste aholkulari batzuk:

  • Kristiina Jokinen – – Adimen Artifiziala Ikertzeko Zentroa (AIRC), Japonia
  • Heriberto Cuayahuitl – Lincoln Unibertsitatea, Erresuma Batua
  • Begoña García Zapirain –Deustuko Unibertsitatea, Espainia
  • Laurence Chaby – Université Paris Descartes
  • Gerard Cornet – Aditu independente erretiratua
  • Mike McTear – Ulsterreko Unibertsitatea, Erresuma Batua