euskaraespañol

UPV/EHUren XVII. Zientzia Astearen inaugurazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/09 Noiz arte: 2017/11/08, 12:00 - 12:50

Kokapena

Bibat museoa
Cuchillería Kalea 54. -01001- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 9, 12:00etan, Gasteizeko Bibat Museoan, UPV/EHUren Zientzia Astea 2017 inauguratuko da. Ekimen hau azaroaren 8tik 12ra bitartean egingo da Bilbon eta Barakaldon, azaroaren 9tik 12ra Gasteizen eta azaroaren 9tik 11ra Donostian.

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari irekita dagoen jaialdia da. Eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, eta aldi berean euren jakin-mina piztea. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera paregabea da, eta hain zuzen ere, horretan egunero lan egiten duten UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.

Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute:
• Ivan Igartua, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea
• Arturo Muga, UPV/EHUko Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea
• Ramiro González Vicente, Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusia
• Gorka Urtaran Agirre, Vitoria-Gasteizeko alkatea
• Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria