euskaraespañol

Wikibilera: ‘Emakumeak wikipedian ikusgai egin nahi?'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/16 Noiz arte: 2017/11/18, 15:30 - 15:11

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 17, 15:30ean, Zientzia eta Teknologia Fakultateko 8. Informatika gelan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) beste wikibilera bat egingo da, eta horren izenburua ‘Emakumeak wikipedian ikusgai egin nahi?' izango da. Bileran izango da, besteak beste, Patricia Horrillo, komunikatzaile ezaguna eta gizarte sareetan aditua.

Wikibilera horiek 2016ko irailetik ari dira egiten. Lehenengoa Leioako Biblioteka zentralean egin zen, eta ‘Editatoia, idazle eta zientzialari emakumeak Wikipedian ikusarazteko eguna' izan zuen izenburua. Bilkura hori antolatu zuten ‘Mujeres con ciencia', ‘Zientzia Kaiera' (Kultura Zientifikoko Katedrak) eta UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak. Egun hartan batu zen talde txiki hura,  hilero jarraitu zen batzen, eta WikiEmakumeok taldea osatu zuten.

Baina, gaur egun, ez dira emakume idazle eta zientzialariez arduratzen bakarrik. "WikiEmakumeok hilero izaten dugun hitzorduan, maistra, kirolari, idazle, zientzialari… eta abarren biografiak osatzen ditugu, batez ere euskaraz eta gazteleraz", azaldu du Marta Machok, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleak eta azkeneko Berdintasunerako Emakunde sariak.
Wikibilera horrekin batera, beste bat ere izango da urtea bukatu aurretik, abenduaren 15ean, hain zuzen; eta berriro, Leioan.