euskaraespañol

Kepa Garraza artistarekin topaketa

Noiz eta non

2017/11/24, 11:00 - 00:00

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 24, 11:00etan, Arte Ederren Fakultateko Gradu Aretoan Kepa Garraza artistarekin topaketa bat egingo da. Ander Gómez Mirandak, doktoregaia eta artistak, Kepa Garraza artista ezagunarekin (eta Fakultateko ikasle ohiarekin) berriketa-elkarrizketa izango du. Sarrera doan.

Berriketaren nondik norakoak Kepa Garazaren obra zeharkatuko du: artistaren eboluzioa aztertuko da, eta obraren edukiak eta lan prozesua arakatuko dira. Halaber, hitzaldira hurbilduko diren lagunek Kepa Garrazarekin mintzatzeko aukera izango dute.

https://www.ehu.eus/ehusfera/bbaa/2017/11/17/encuentro-con-el-artista-kepa-garraza/