euskaraespañol

Kongresua

Kannabinoideei buruzko Ikerketa Elkartearen Bilera

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/23 Noiz arte: 2017/11/25, 12:30 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 23, 12:30ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Kannabinoideei buruzko Ikerketa-Elkartearen 18. Urteko Bilera (18ª Reunión Anual de la Sociedad Española de Investigación sobre Cannabinoides SEIC) hasiko da , azaroaren 25era arte, larunbatera arte, luzatuko dena. UPV/EHUk antolatu duen topaketak kannabinoideen eremuan emandako zientzia-aurrerapenak jorratu eta eztabaidatuko dira: non eta nola jokatzen duten organismoan (batez ere, burmuinean) kannabinoide hauek: batetik, endogenoak, organismoak sortzen dituenak; bestetik, exogenoak (kannabisaren deribatuak) eta sintetikoak. Bileran, adituak saiatuko dira zientzia-funtsetan aurkitzen eta zehazten haien erabilpen terapeutika murrizten osasunerako eragin kaltegarriak eta okerrak.

SEIC elkartearen Urteko Bilerari hauek  parte hartuko dute:

  • Julián Romero, SEIC elkarteko presidentea
  • Inmaculada Gerrikagoitia, UPV/EHUko Irakasle eta Ikertzaileen arloko errektoreordea
  • Joseba Pineda, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
  • Pedro Grandes, katedraduna eta UPV/EHUko neurozientziak saileko zuzendaria eta Batzorde Antolatzaileko kidea
  • Ken Mackie, AEBko Indianako Unibertsitaetko ikerlariak  THC, cannabidiol and adolescent brain development hitzaldia emango du
  • Koldo Calladok, UPV/EHUko Farmakologiako irakasleak, kannabinoide sisntetikoei buruz hitz egingo du

Halaber, azaroaren 25ean SEIC sariak banatuko dira:

doktoretza aurreko argitalpen onena

(2-Arachidonoylglycerol Reduces Proteoglycans And Enhances Remyelination In A Progressive Model Of Demyelination. Feliú A., Bonilla del Río I., Carrillo-Salinas FJ., Hernández-Torres G., Mestre L., Puente N., Ortega-Gutiérrez S., López-Rodríguez ML., Grandes P., Mecha M., Guaza C.)

eta doktoretza osteko argitalpen onena

(Loss Of Cannabinoid Cb1 Receptors Induces Cortical Migration Malformations And Increases Seizure Susceptibility. Díaz-Alonso J., de Salas-Quiroga A., Paraíso-Luna J., García-Rincón D., Garcez PP., Parsons M., Andradas C., Sánchez C., Guillemot F., Guzmán M., Galve-Roperh I)