euskaraespañol

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2017/12/01, 12:00 - 00:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, abenduaren 1ean, 12:00etan, UPV/EHUren Areto nagusian (Sarriena Auzoa, z/g.Leioa) egingo da 2016-2017ko Gizarte Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetako 5. promozioko graduazio ekitaldia.

Guztira graduatu dira 436 lagun, 351 emakumezko eta 85 gizonezko: Gizarte Hezkuntzako Graduan, 93; , Haur Hezkuntzakoan, 158; eta Lehen Hezkuntzakoan, 185.

Bestalde, promozioko sari bereziaren aintzatespena jasoko dute hurrengoek:

Lehen Hezkuntza: María Menoyo Bonilla eta Ainhoa Enzunza Mallona
Haur Hezkuntza: Patricia Jiménez González eta Jone Sagastui Aguayo
Gizarte Hezkuntza: Sonia Gutiérrez Ibarrola eta Julia Hoyo Carballo

Ekitaldian zehar 2016-17 ikasturtean jubilatutako irakasleak eta Eskolan 30 urte daramatzaten langileak omenduko dira.

Ekitaldian parte hartuko dute:

Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
Nélida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluaren presidentea
Gurutze Ezkurdia, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria

UPV/EHUko koroaren emanaldiarekin bukatuko da ekitaldia.