euskaraespañol

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ekitaldi ugari UPV/EHUn

Noiz eta non

2017/11/28, 00:00 - 00:00

Deskribapena

UPV/EHU euskararen Unibertsitateak, euskararekin duen konpromisoarekin bat eginaz, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu du abenduaren 3an, igandean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Egunotan zehar, jai giroa nagusituko da unibertsitateko hiru Campusetan. Ekitaldi guztiak doan izango dira.

Hona hemen agenda:

ARABAKO CAMPUSA:

  • Azaroak 28

EHUlabur Cortadan (UPV/EHUko ikasleen film laburren lehiaketa)

Non: Letren Fakultateko Gela Nagusian

Noiz: 18:00

Antolatzaileak: EHUkultura Araba + CORTADA, EHUskARABANda

  • Azaroak 30

#Kafetapintxo2: sarean zientzia dastatzen

Non: Campuseko Pabilioian

Noiz: 12:00-14:30

Antolatzaileak: EHUskARABANda, UEU

  • Abenduak 1

Ehuskarabanda bideomaratoia

Non: Arabako Campusean (maratoia), Letren Fakultateko Gradu Aretoan (sari banaketa)

Noiz: 10:00 – 15:00 Maratoia / 16:30 Sari banaketa

Antolatzaileak: EHUkultura Araba + CORTADA, EHUskARABANda

Euskal Zinemaren eguna (Euskal film laburren lehiaketa Gureak) Cortadan

Non: Vital Fundazioaren Aretoan

Noiz: 19:00 GUREAK 1, 21:00 GUREAK 2

Antolatzaileak: EHUkultura Araba + CORTADA, EHUskARABANda

Euskal Zinegileen topaketa Cortadan

Non: Vital Fundazioaren Aretoan

Noiz: 22:30

Antolatzaileak: EHUkultura Araba + CORTADA, EHUskARABANda

  • Abenduak 11-14

“Euskararen eguna, edozein egun” Euskararen Astea Farmazian. Astelehenetik asteazkenera arte gela arteko lehiaketa eta ostegunean itxiera jaialdia.

Non: Farmazia Fakultatean

Noiz: Lau egunez jarraian. Jarduera espezifikoak oraindik definitzeke.

Antolatzaileak: EHUskaralari deialdiko Farmazia Fakultateko Euskara Taldea.

 

BIZKAIKO CAMPUSA:

  • Azaroak 28

Hitzaldia “Iritzi –binetak eta kritika soziala” – Asisko Urmeneta

Non: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioa

Noiz: 12:30

Antolatzaileak: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

  • Abenduak 1

EHU Irrati maratoia. Hiru orduz eta zuzenean emitituko den irreati saioa

Non: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Leioa). AudioLab irrati estudioetan. Zuzenean entzun ahal izango da Mikel Laboa plazan. Streaming bidez entzun eta ikusi ahal izango da: Fakultateko Auditorioan eta Youtube-n

Noiz: 11:00-14:00 ak bitartean.

Antolatzaileak:  Kazetaritza II eta Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailetako irakasleak. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

Informazio gehiago: http://www.ehu.eus/irratimaratoia webgunean eta sare sozialetan:
Twitter: @ehuirratimarato
Facebook: EHUirratimaratoia
Instagram: ehuirratimaratoia

 “Eguna, 80 urte”

Non:  Liburutegiko hitzaldi aretoa

Noiz:

11:00 Ongi-etorria ­ Ainara Larrondo (dekanordea) eta Josi Basterretxea
11:15 Joseba Agirreazkuenaga: "Eguna-ren sorrera (1937) ezina egina :
euskalduNon kontakizunean ikur eta erronka.
11:30 Xabier Altzibar: Eguna-ko erredaktore eta idazleak: nor ziren, zer
idatzi zuten.
11:45 Beatriz Zabalondo : "EuskalduNon Egunkaria eta Berria: amets baten
egia"
12:00 Eztabaida eta galderak (moderatzailea: Josi Basterretxea)
12:45: Amaiera

Antolatzaileak: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

  • Abenduak 4

Zientzia eta Teknologia Euskarazko Liburuen II. Erakusketa

Non: Zientzia eta Teknologia Fakultatean (lehen solairuko hall-a)

Noiz: 10:00-18:00

 

GIPUZKOAKO CAMPUSA:

  • Azaroak 29

“Euskara dago jokoan” jarduera

Non: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostian)

Noiz: 12:00 Tesia eta GrALa euskaraz egin dutenei aintzatespena

12:30-14:00 Jokoak eta musika

Antolatzaileak: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)

 “Espuela nahi?” emanaldia (4 bertsolariekin) (http://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoa/unibertsoa)

Non: Ignacio Mª Barriola zentroko kafetegian

Noiz: 13:00

Antolatzaileak: EHUkultura Gipuzkoa

  • Azaroak 30

Wikimaratoia

Non: Carlos Santamaria Zentroan (Liburutegian)

Noiz: 15:00-18:00

Antolatzaileak: Gipuzkoako Campuseko Eerrektoreordetza

  • Abenduak 4

Donostiako Informatika Fakultateak 40 urte: euskararen eboluzioa (afixak eta liburuxkaren aurkezpena clown baten laguntzarekin)

Non: Informatika Fakultatean

Noiz: 10:20

Antolatzaileak: Donostiako Informatika Fakultatea

Kalejira, bertso saioa eta euskal dantzak

Non: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibarren)

Noiz: 10:45

Antolatzaileak: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)

Euskal liburu azoka, gazta dastatzea eta lehiaketa

Non: Oñati Plazan

Noiz: 11:30

Antolatzaileak: EHUkultura Gipuzkoa + Arkitekturako GET, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Gaixotasunari eta zaintzari doinua eta hitza jarriz (emanaldi multimedia Morau-rekin)

Non: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean (Donostian)

Noiz: 12:00

Antolatzaileak: EHUkultura Gipuzkoa + Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Donostia)