euskaraespañol

«Paperik gabeko eguna», Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean

Noiz eta non

2017/12/15, 08:00 - 00:00

Kokapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, abenduak 15, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Sarriena auzoan, z/g. Leioa) ‘Paperik gabeko eguna’ egingo da. Aurten bosgarren edizioa izan da. Egunean, Atezaintzan, Dekanotzan eta Idazkaritzan ez da paper zuririk erabiliko. Hau da, ez da dokumenturik inprimituko, fotokopiarik egingo, ziurtagiririk edota aktarik banatuko, eta abar.  Presako beharra duen dokumentuak besterik ez dira emango.

Bestalde, Jonathan García Lanak, UPV/EHUko Arte Ederretan lizentziadunak, Tunipanea Luthier esperimentalak proiektua eramango du fakultatera. Egun osoan ohiko gauzarekin egindako musika-tresnak erakutsiko ditu, eta 11:30etik 13:30era zuzeneko musika‑emanaldia emango du Fakultateko sarreran.