euskaraespañol

Beti bezperako Koplak film laburraren estreinaldia

Noiz eta non

2017/02/08 2017/02/08, 10:30 - 16:29

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 8, 10:30ean, Bilboko Magisteritza eskolako Juliana Agirrezabala Aretoan, UPV/EHUko Bizkaiko kanpusean (Sarriena auzona z/g, Leioa) estreinatuko da  Beti Bezperako Koplak. Modu kolektiboan ikasle, ikasle ohi eta irakasle talde batek egindako fil labur honek arrakasta handia izan du estatu mailan eta nazioartean eta zine jaialdi desberdinetan aurkeztu dute.

Animazio pelikula honek Maialen Lujanbiok Agate Deunako bezperan egindako bertso bat hartzen du oinarri, bertan, emakumeen aurkako indarkeria matxista salatzen delarik.

Filmaren aurkezpenean Maialen Lujanbio bertsolaria, Begoña Vicario proiektuaren zuzendaria eta filman parte hartu duten bi ikasle egongo dira