euskaraespañol

EBko misioak, UPV/EHUko Ikertzaileen Europako Gauean ardatz

G-9ko unibertG-9ko unibertsitateek osatutako partzuergoak G9Missions izeneko dibulgazio zientifikoko ekitaldia egingo du bi urtezsitateek osatutako partzuergoak G9Missions izeneko dibulgazio zientifikoko ekitaldia egingo du bi urtez

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/03

UPV/EHUko Ikertzaileen Europako Gaua
Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egingo du aurten ere Ikertzaileen Europako Gauarekin. Europako zientzia-dibulgazioko ekitaldi handienetako bat da gau hori, eta irailaren 30ean izango da aurten.

UPV/EHUk parte hartzen du G9Missions izeneko ekitaldian, G-9ko unibertsitateek osatzen duten partzuergoak antolatu baitu, beren kultura zientifikoko eta berrikuntzako unitateen bidez, eta Kantabriako Unibertsitateak koordinatuta. Europako Batzordeak bi urtez ekitaldi hori garatzeko finantzazioa lortu du eta Espainiako 13 hiritan egingo da.

G9 Missions Europar Batasuneko ikerketa eta berrikuntzako bost misio europarretan zentratuko da, mundu osoko arazo sozial handiei irtenbideak planteatzeko helburuarekin. Misio horiek dituzte helburu hurrengoa puntu hauek: minbizia, klima-aldaketara egokitzea (gizarte-eraldaketa kontutan izanik), ura eta ozeanoak, hiri adimendunak, eta klimatikoki neutroak eta lurzoruaren eta elikagaien osasuna. Horiek guztiek Europako Itun Berdearen, Minbiziaren aurkako Europako Planaren eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GJH) jomugak lortzen lagunduko dute.

Ekimenak bi urteko iraupena izango du, eta bi ekitaldi nagusiak bilduko ditu: 2022ko irailaren 30ean eta 2023ko irailaren 29an, misioekin lotutako nazioarteko egun garrantzitsuetan beste bi jardunaldi eta ikastetxeei zuzendutako funtsezko zati bat, metodologia berritzailea erabili eta hezkuntza-komunitate osoa inplikatuko duena Urtez urte, hainbat kolektibotan izandako eragina aztertzeko ikerlan bat egingo da.

Nazioarteko proiektu bat

Ikertzaileen Europako Gaua kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan ospatzen da, eta Europako Batzordeak finantzatzen du Marie Sklodowska-Curie (MSCA) Ekintzen bidez – Europan karrera zientifikoak sustatzeko ekimena –, eta Horizonte Europan (Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programan) kokatzen da. Helburu nagusiak dira ikertzaileen figura herritarrei hurbiltzea, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagut ditzaten, bai eta ikaslearen artean karrera zientifiko bat aukera dadin sustatzea ere, genero-oztopoak hautsiz.

Aurten hirugarren aldiz parte hartuko du UPV/EHUk G-9ko Ikertzaileen Gauean. Aurreko edizioan proiektuak GREEN 9 NIGHT izan zuen izenburu, eta Europako Itun Berdeari buruzkoa izan zen.

#NIGHTG9 #NIGHTspain #EuropeanResearchersNight