| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
-
Amaia Abanda garaile Gladys Sariaren III. edizioan
-
Ongi etorri, Ikasle gureak
-
Euskadin da TREC espedizioaren laborategi mugikor aurreratua
ECOE: behin betiko froga etorkizuneko medikuentzat
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/05/29

NON: Bilboko Hezkuntza Fakultea NOIZ: 2023ko maiatzaren 29an. NORK: Ibai Biritxinaga. Komunikazio Bulegoa.
Urtero bezala, Medikuntzako seigarren mailako ikasleek ECOEri egin behar diote aurre; behin betiko proba horietan frogatzen dute badakitela gradu osoan ikasitako ezagutzak praktikan jartzen. Proba hori ospitale-ihes-joko modukoa da, hor ikasleek hamar agertokitatik igaro beharko dute, ebaluatutako espezialitatearen arabera (pediatria, psikiatria...) gaitz bana duten irudimenezko pazienteekin.
Ikasle bakoitzak hamar minutu ditu froga bakoitzerako. Kasua irakurri, galdetu, aztertu, diagnostikatu eta tratamendua esleitzen du. Aztertzen ari diren ikasleekin batera, irakasle batek jarduera kalifikatzen du. Ezarritako denboraren ondoren, bozgorailu batek proba amaitu dela eta hurrengo “geltoki” batera igaro behar duela jakinarazten du. Proba guztiak gainditu ondoren, Medikuntza titulua lortuko dute.
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus