euskaraespañol

Eibarrek klimaren aldeko lanari ekin dio

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/08

Irudia

Duela gutxi 60 gazte profesional eta ikaslek, Eibarko Portalea Kulturetxean ospatu zeneko 'Eko-ekintzaile gazteen Klimatoia – Eibar 2018' ekimenean parte hartu zuten. Topaketa, hau, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarren, eta Funts Project-ek (pertsonen garapena erakundeetan sustatzeko Think Tank-a) elkarteek antolatu zuten, Eibarko Udalaren laguntzarekin eta Plastigaur eta Teknimap enpresen babesarekin.

Asteburu batean zehar, hamar erronka proposatu ziren, guztiak helburu berera bideratutakoak: klima aldaketaren aurkako borroka. Gazte ekintzaile eta ikasleez osatutako hamar taldeek, erronka hauei irtenbide bat aurkitzeko lanean egon ziren. Igande goizean, talde hauek bere proposamenak aurkeztu zituzten epaimahai baten aurrean, bost minutuko aurkezpenekin. Honen ondoren, epaimahaiak bere epaia eman zuen, eta sariak banatu ziren.

  • Lehen saria, 'Udalbusaren elektrifikazioa eta mugikortasun sostengarriaren sustapena Eibarko hirian' landu zueneko taldeak irabazi zuen, Eibarko Udalak proposatutako erronka.
  • Bigarren saria, UPV/EHUko Roseo junior enpresak proposatutako 'Sistema eolikoen integrazioa eraikinetan' erronka landu zueneko taldeak irabazi zuen.
  • Azkenik, hirugarren saria, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarren, proposatutako 'Plastikozko poltsen bilketa eta berrerabilpena, eraikinen isolamendurako' erronkari erantzuna eman zioneko taldeak lortu zuen.

Klimaren Aldeko Eko-ekintzaile sareak sustatutako 'Eko-ekintzaile Gazteen Klimatoiak 2018' ekimen globalak, estatuko eta beste herrialdetako hainbat hiri bisitatu ditu 2018 udaberritik udazkenera, enpresa irtenbideak garatzeko maratoiak ospatuz, klima aldaketaren aurrean tokiko erronkei  erantzunez.