euskaraespañol

EKAIA zientzia aldizkarira artikuluak bidaltzeko epea, zabalik

  • Ekitaldia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/03/22
  • Noiz arte: 2021/06/30

Deskribapena

‘EKAIA - Zientzia eta Teknologia’ aldizkariak artikuluak bidaltzeko epea ireki du. Interesatuek proposamenak bidaltzeko aukera dute ekainaren 30ra arte.

EKAIA aldizkaria Euskal Herriko Unibertsitateak kudeatzen duen zientzia eta teknologia aldizkari euskalduna da. Zientzia eta teknika-dibulgazioa bultzatzeko sortu zen 1989. urtean. Lehen saio horren iraupena laburra izan zen, tamalez, eta argitalpenaren bidea eten zen 2. alean, hain zuzen ere.

1995. urtean, UPV/EHUko irakasle-talde batek, indarberriturik eta hornikuntza hobearekin, inoiz utziriko bideari berrekin zion, bateratasun terminologikoak eta kontzeptu zein aurkikuntza berrien etengabeko agerpenak horrela eskatzen dutelakoan. Horrela, azken urteotan, bere arrakasta igotzen joan da. Edozein erakundetako kideek bidali ditzakete artikuluak EKAIAra, eta onartutako guztiekin urtean zehar bi ale arrunt eta ale berezi bat argitaratzen dira.

Bertan, Natur zientziak, osasun zientziak, zientzia zehatzak eta teknologiari buruzko idazlan orijinalak argitaratzen dira goi-mailako dibulgazioaren esparruan. Adituek egindako errebisioen bidez, lanen kalitatea aztertu eta hobetu egiten da eta euskarazko zerbitzuaren bidez artikuluen euskara maila zuzendu egiten da.

Aldizkari honek berehalako sarrera librea ematen du bertako edukirako. Horrela, ikerketa jendearentzat edo publiko orokorrarentzat doan eskaintzeari esker, jakintza-truke global handiagoa bideratzen da.

Artikuluak bidali nahi izanez gero, informazio gehiago dago ehu.eus/ekaia web-orrialdean.