euskaraespañol

Autokontsumo kolektiboari buruzko mintegia

Noiz eta non

2022/01/27, 09:00 - 11:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

EKATE elektrizitate fotovoltaikoaren autokontsumo kolektiborako proiektua da. Honek Pirinio Atlantikoetako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kataluniako, Nafarroako eta Ekialdeko Pirinioetako bazkideak biltzen ditu: Teknologia Industrial Aurreratuen Goi Eskola - ESTIA (Bidart), Euskal Herriko Unibertsitatea, Ingeniaritzako Metodo Digitalen Nazioarteko Zentroa - CIMNE (LLeida), ENERCLUSTER elkartea (Iruña), TECSOL enpresa (Perpignan) eta eraikinean eta industrian energia berriztagarriak garatzeko elkartea – DERBI (Perpignan). Proeiktuaren helburua da autokontsumo kolektiboko instalazio fotovoltaikoetarako energia-trukea kudeatzeko sistema eraginkorretan lan egitea, ‘Blockchain’ eta ‘Internet of Things’ teknologiei esker.

Proiektu horren baitan, urtarrilaren 27an, osteguna, 9:00etan Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroan eta 11:00etatik aurrera, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Donostian, autokontsumo kolektiboari buruzko mintegia egingo da. Ekitaldia hibridoa izango da (aurrez aurrekoa eta bideokonferentzia bidezkoa aldi berean), eta EKATEren inguruko enpresetako, erakundeetako, teknologia-zentroetako, elkarteetako eta hezkuntza-zentroetako ordezkariak hartuko ditu.

Energia-komunitateei buruzko eta Autokontsumo partekaturako instalazio fotovoltaikoei buruzko hitzaldiak daude programatuta, baita EKATEren azken emaitzen aurkezpena ere. Jardunaldia amaitzeko, bi saio praktiko egingo dira paraleloan. Lehenengoa Pirinioez gaindiko elektrizitate fotovoltaikoaren digitalizazioari buruzko kluster baten aurkezpenari buruzkoa izango da, eta bigarrena erakundeek autokontsumo-proiektuei eta energia-komunitateei laguntzeari buruzkoa.

EGITARAUA