| English
-
Euskara modernoaren hiztegirik zehatzena landu du UPV/EHUko Euskara Institutuak
-
Nafarroako Errege Bardea gertuagotik
-
Traducir la obra de Annie Ernaux
-
Gure txokoak: Matematika ortuan
-
UPV/EHUk zazpi lankide omendu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunaren ekitaldi instituzionalean, berdintasunaren alde erakutsitako konpromisoagatik
Pascal Prunet arkitektoak Arkitektura Goi Eskola Teknikoa bisitatuko du
Noiz eta non
30/04/2019
Kokapena
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartean, apirilaren 30ean, Pascal Prunet arkitekto frantsesak Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa bisitatuko du, Birgaitze Masterrak gonbidatuta. Prunet Notre Dameko katedrala berreraikitzeko izendatutako arkitektoetako bat da, eta eskarmentu handia du, izan ere, bere ardurapean, hainbat eraikin zaharberritu ditu, hala nola, Parisko Garnier Opera, Nimmes, Nîmes eta Luçon, Bretainiako dukeen jauregia, Nantesen, besteak beste.
Pascal Prunetek hitzaldia emango du goizeko 12:00etan, eskolako paraninfoan, 'Kontserbatu, zaharberritu, berrerabili, antzina modernoa' izenburupean. Sarrera librea da. Arratsaldean, Jose Antonio Barea irakasleak lagunduta, Birgaitze Masterreko ikasleekin lan saioa egingo du.