euskaraespañol

Arabako Campusak ongietorria emango die nazioarteko ikasleei

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/09/17, 11:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, irailaren 17an, 11:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Gasteizen, Arabako Campuseko nazioarteko eta SICUEko ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia egingo da, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko Errektoreordetzak antolatuta.

Erakundeetako eta unibertsitateko ordezkarien ongietorri ofiziala jasotzeaz gain, trukeko ikasleek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte UPV/EHUko ikasleentzako unibertsitate zerbitzuak eta campusek antolatutako kirol eta kultura jarduerak, bai eta hirian diren aisialdiko eta denbora libreko aukerak ere.