null

Arabako Campusak ikasteko gelak jarri ditu etsaminen aldian

  • Ekitaldia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2020/12/26
  • Noiz arte: 2021/01/17

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusak ikasgelak jarriko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (lehengo Irakasleen Unibertsitate Eskola) (Juan Ibañez de Sto. Domingo kalea, 1, 01006 Vitoria-Gasteiz). Ikasgela horien irekiera datak etsaminen aldietara egokitzen dira. Zehazki, 2020ko abenduaren 26tik 2021eko urtarrilaren 17ra irekiko dira (biak barne).

Egoera dela eta, aretoak erabiltzeko ordutegia honako hau izango da: larunbat, igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 21:00etara (2021eko urtarrilaren 1ean izan ezik, itxita egongo baitira).

Bestalde, UPV/EHUko unibertsitate komunitateko ikasleek ez beste inork erabili ahal izango ditu, eta, sartzeko, ikasle txartela aurkeztu beharko dute.