euskaraespañol

UPV/EHUko Bizkaiko Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/09/16, 12:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, irailak 16, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa) Bizkaiko Campuseko nazioarteko eta SICUE ikasleei ongietorria emateko ekitaldia egingo da, Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak antolatuta.

Oihane Agirregoitia Herritarren Arreta eta Partaidetzako zinegotzia, Gorka Moreno campuseko errektoreordea eta Junkal Gutierrez Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea ekitaldiaren buru izango dira.

Unibertsitateko erakunde ordezkarien ongietorria jasotzeaz gainera, truke programako ikasleek UPV/EHUko ikasleentzako unibertsitate zerbitzuak ezagutu ahalko dituzte; halaber, campusak antolatzen dituen kultura jarduerak eta hirian aisiarako eta astialdirako dauden aukerak ezagutuko dituzte.

Campuseko aurkezpenak

  • Bisitarientzako campuseko kultura zerbitzuei buruzko aurkezpena. Beatriz Zabalondo, Bizkaiko Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria.
  • Harrera Bulegoaren-Help Centre aurkezpena.
  • UPV/EHU ESN Bilbo ikasle elkarteko aurkezpena. Bizkaiko jarduerak.
  • Oparien zozketa