euskaraespañol

Gipuzkoako Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die

Noiz eta non

2019/09/18, 11:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusera datozen nazioarteko bisitariei ongi etorri ekitaldia (Orientation Day) eskainiko zaie.

Ekitaldian, unibertsitateko eta hiriko ordezkarien agurrez gain, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izango dute bisitatzaileek. Baita hiriko giroari, edo eskaintzen den kirol-programei, aisiari edo kultura-kurtsoei buruzko informazioa ere.

PROGRAMA

  • Argazki ofiziala Carlos Santamaría Zentroko eskaileretan
  • Marta Barandiaran, UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen agurra.
  • Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen agurra.
  • Eneko Goia, Donostiako alkatearen agurra.
  • Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena
  • UPV/EHU ESN Donostia-San Sebastián ikasle elkarteko aurkezpena.
  • Oparien zozketa
  • Bazkaria