euskaraespañol

Oro ikusten duen eraikina

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/10/30

Irudia

NON: Bartzelona. NOIZ: 2020ko urriaren 11a. NORK: Pedro Mª Lasaga. Komunikazio bulegoa.

 

Edozein hiritan edo eraikinetan gabiltzalarik, onartu eta barneratua dugu dagoeneko zaintza-kameren presentzia. Segurtasuna versus pribatutasuna, ñabarduraz betetako tarte zabala. Kexa egiten dugu geure intimitatearen aurkako erasorik somatzen dugunean, eta gero alderik alde irekitzen gara honen modan dauden erakusleiho digital horietan. Ez dugu nahi gure seme-alabak ikusgai egon daitezen, eta gero nonahi zabaltzen ditugu beren irudiak.

Ohla Barcelona hotelaren fatxadak hausnarketarako gonbita egiten digu, bere ondotik igarotzean, Frederic Amatek egindako zeramikazko mila begiak so ditugula.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udazken (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus