euskaraespañol

Indarkeria gizarte preindustrialetan

Noiz eta non

2019/01/18, 09:00 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urtarrilak 18, 9:00etan hasi eta 14:00etan eten eta 16:00 eta 18:00 bitartean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Micaela Portilla ikerguneko ekitaldi aretoan egingo da ‘Indarkeria gizarte preindustrialetan: gerra pribatua Erdi Aro berantiarreko iberiar penintsulan’ izeneko mintegia.

Mintegia, Ekaitz Etxeberria doktorego aurreko ikertzaileak eta Jon Andoni Fernández de Larrea irakasle agregatuak antolatu dute, biak Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia saileko kideak UPV/EHUren Letren Fakultatean. Mintegiaren bidez, lehendabiziko hurbilketa bat egin gura dute azken urte hauetan Gaztela eta Aragoiko koroen inguruan egindako lurralde lanak abiapuntu hartuta. Gerra pribatua eta bere desagertzea aztertuz eta ikertuz hobeki ulertzen dira penintsulako aldaketa politiko eta sozialen fenomenoa, Erdi Arotik Aro Berriranzko trantsizio garaian.

Informazio gehigarria