euskaraespañol

Kimika Fakultateko taldeak Gipuzkoako Campuseko Ikastegi arteko lehenengo Txapelketa irabazi du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/12

Irudia

Kimika Fakultateak irabazi du Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Ikastegi arteko lehen Txapelketa. Psikologia Fakultateko eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako taldeek hartu dute parte. Lau mutilek eta lau neskek osatutako taldeek egun bakarrean lehiatu behar zuten  4x4 boleibola, padela, 3x3 saskibaloia, zapitxoa, brilea eta sokatira diziplinetan. Jarduera guztiak egin ondoren, Kimika Fakultateko taldeak garaikurra jaso du, eta jabetzan geratu da hurrengo ikastegi arteko txapelketa egin arte. Gainera, talde irabazlea Cuencara joango da otsailaren 17tik 19ra, Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari gisa. Bertan, euren esperientziak beste 8 unibertsitate publikorekin partekatuko dituzte.