euskaraespañol

Ukrainako gerraren eta pandemiaren ondoren, Europako energiaren etorkizuna aztertuko dute 9ª Heat powered cicles Conference biltzarrean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/04/11 Noiz arte: 2022/04/12

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Nolakoa izango da testuinguru energetikoa 10 edo 20 urte barru, COVID osteko eszenatokiaren eta Ukrainako gerraren ondoren? Industria-sektorea prest al dago etorkizunerako energia-optimizazioari dagokionez? Nola lagun dezakete enpresek etorkizun garbiago batean, mugikortasunari eta energiaren erabilera eraginkorrari dagokienez?

Galdera horiei eta beste batzuei saiatuko dira erantzuten parte hartuko duten energiaren sektoreko adituek, 9. Heat powered cicles Conference-ko, mahai-inguru batean.

Mahai-inguruan parte hartuko dute:

- José Ignacio Hormaeche. Moderatzailea. Energiaren Klusterreko zuzendari kudeatzailea.

- Sergio Relloso, SENER Energy-ko Negozio Garapeneko arduraduna.

- Luis Pedrosa, TECNALIA-ko Energia eta Ingurumen Saileko zuzendaria.

- Xavier Jardí, IDOMeko Estrategia zuzendaria.

- Guillermo Basañez-Unanue, EEEko Ikerketa Arloko arduraduna.

- Xabier Sagartzazu, IKERLANeko Fabrikazio Aurreratuko, Energiako eta Potentzia Elektrikoko Unitateen zuzendaria.

- Javier Villanueva Latorre, ENERCLUSTEReko zuzendari kudeatzailea.

Atzo, astelehenean, hasi zen Bizkaia Aretoan Heat powered cicles Conference biltzarraren bederatzigarren edizioa, eta 25 unibertsitate eta enpresatako 50 hizlari baino gehiago hartuko dute parte.

Nazioarteko erreferente gisa finkatutako energiari buruzko konferentzia

Biltzarra europar hau Bilbon egingo da, aurreko edizioetan Britainia Handian (University upon Tyne Newcastle, 2006), Alemanian (Berlingo Unibertsitate Teknikoa, 2009), Holandan (Energy Research Center, ECN, Alkmaar, 2012), Britainia Handian (Nottingham eta Bristolgo unibertsitateak, 2016), eta, Austrian (Bayreutheko unibertsitateak eta Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea, Voretikako Unibertsitatea. 2018).

UPV/EHUko Ingeniaritza Energetikoko saileko ikertzaile Jesús María Blancok koordinatuta, 9. Heatpowered cicles biltzarra honako erakunde hauen babesari esker egin da: IDOM, EVE, SENER, IKERLAN eta NORTEGAS, baita Bilbao Convention Bureau ere; halaber, ekitaldiak Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren beraren laguntza du.

Mitxelena Aretoa: https://ehutb.ehu.eus/bizkaia-aretoa-mitxelena

Baroja Aretoa: https://ehutb.ehu.eus/bizkaia-aretoa-baroja

Informazio gehiago,
https://heatpoweredcycles.org/

Programa erantsi da.

Informazio gehigarria