euskaraespañol

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren antzerki taldeak ‘Summer evening’ antzezlana UPV/EHUn taularatuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2020/04/01 Noiz arte: 2020/03/12, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren antzerki taldeak ‘Summer evening’ antzezlana taularatuko du, Oscar Orzaiz Resanoren zuzendaritzapean. Antzezlana Edward Hopperren margo batean oinarrituta dago. Jarduera Gipuzkoako EHUkulturak antolatu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean.

Sarrera irekia da.

Laburpena: “Istorioak berak sortzen ditu pertsonaiak ala pertsonaiek sortzen dute istorioa? Halabeharra ote? Edo zoria? Egilea agian? Edo baliteke ikusleak berak sortzea? Summer Evening, Edward Hopperrek 1947an 65 urterekin egindako margolana, autorretratu baten atzeko partea izan liteke. Bertan, bi gazte etxeko estalpean ari dira hizketan, ilunabarrean. Mihise batean irudikatutako eszena soil bat da itxuraz; alabaina, ikusten dutenen irudimenean sortzen hasten den margolan bat da, patuaren ideiaren aurkako antzezlan baten oinarriak ezartzen dituena. Bi pertsonaia eta estalpe bat; istorio baten hasiera, gerta daitezkeen milaka istorioen artetik. Gauza bera gertatzen da udako arrats batean erortzen diren elur-maluten kasuan: denak dira antzekoak, baina ez dago berdinik. Horretan datza artelanaren edertasuna; izan ere, zirriborroa egin zuen unetik aurrera, Hopperrek ez du axola, istorioak bakar-bakarrik hazten direlako”.