euskaraespañol

VG MotorSport taldea MotoStudent-en lehian

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/04

VG MotorSport taldea
VG MotorSport taldea. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako VG MotorSport taldeak ia bi urte daramatza nazioarte mailan MotoStudent-en 5. edizioan parte hartzeko lehiaketarako motorra garatzen.

Lehiaketa 2009. urtetik egiten da, eta, horren bidez, munduko zenbait unibertsitatetako ikasleek lan taldea osatu eta motorrik onena egiteko lehiatu daitezke. MotoStudent diziplina anitzeko erronka akademikoa da; horren bidez, ikasleek benetako industria proiektua gara dezakete lehiatzeko motorren eremuan, eta xede nagusi du Aragoiko MotorLand-en instalazioetan, Alcañiz-en (Teruel) izango den topaketa; bertan, proiektu bakoitza ebaluatu eta proban jarriko da.

VG MotorSport-eko ikasleek nabarmendu duten bezala: “egun arte eskuratu ditugun ezagutzak proiektu errealean eta diziplina anitzekoan jarri nahi ditugu praktikan eta, horrela, gaitasun berriak eskuratu proiektua garatzeko tartean diren diziplinetan”. Horretarako, taldean lan egiten ikasteaz gainera, prototipoaren diseinua (CAD) egin behar izan dute, elementu finituen kalkuluak (CAE), baliabideen kudeaketa eta administrazioa (diru baliabideak, materialak…) etab.

VG MotorSport honako hauek eratzen dute: Iñaki Apaolaza, Danel Arizmendiarrieta, Unai Aranburu, Julen Pellejero, Carlos Varona, Iñigo San Martín, Ane Ibáñez, Uxue Sánchez, Xabier Uralde eta Ander Morquecho.