euskaraespañol

Formula Student Vitoria monoplaza elektrikoa Montmeloko zirkuituan korrituko da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/27

Irudia
Agintariak eta taldeko kideak, monoplazaren ondoan. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, Mª Pilar García de Salazar Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka demografikorako foru diputatuarekin batera, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako instalazioak bisitatu zituen, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikastegi horretako ikasleak garatzen ari diren Formula Student Vitoria proiektua gertutik ezagutzeko. Iritsi zirenean, harrera egin zieten Zuriñe Gómez de Balugera eskolako zuzendariak eta Francisco Javier Basogain Enpresarekiko Harremanetarako zuzendariordeak.

Zenbait gradutako berrogei ikasle inguruk osatzen dute Formula Student Vitoria taldea, abuztuan Montmeloko zirkuituan lehiatuko dena. Horretarako, gogo handiko monoplaza elektriko bat diseinatu dute, hiru urtetan lan egin ondoren errealitate bihurtu dena. Gasteizko taldea lehendabizikoz arituko da Formula Student lehiaketan, estatuko unibertsitate ospetsuenetako taldeak aurrez aurre izango dituelarik.