euskaraespañol

José Mármol poeta eta saiakera-idazle dominikarrak bere tesiaren defentsa egin du UPV/EHUn

Tesiak, José Ignacio Galparsoro Filosofia irakaslearen zuzendaritzapean, bikain kalifikazioa lortu du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/01

Irudia
José Mármol bere doktore-tesiaren defentsan. Argazkia: UPV/EHU

José Mármol poeta, saiakera-idazle eta Dominikar Errepublikako Zientzia Akademiako kideak berriki egin du bere doktore-tesiaren defentsa. Lanaren izenburua ‘Zygmunt Bauman y el problema de la identidad en la modernidad líquida y en la globalización’ da, defentsa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean egin zuen, eta bikain kalifikazioa eskuratu. Tesiaren zuzendaria José Ignacio Galparsoro UPV/EHUko Filosofia Saileko irakaslea izan da, eta epaimahaia honako hauek osatu zuten: Víctor Gómez Pin, filosofoa eta Bartzeloako Unibertsitate Autonomoko irakaslea; Nicanor Ursua, UPV/EHUko Filosofia Saileko irakaslea eta María Jesús Cava Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua.

Doktore berriaren tesiaren defentsa ‘Mundu Globalerako Filosofia’ masterraren baitan kokatzen da; programa hori UPV/EHUko Filosofia Sailak eta Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoko Humanitate Fakultateko Filosofia Eskolak garatzen dute elkarlanean.

José Mármol (Santo Domingo, 1960) Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan Filosofiako lizentziaduna da, Santiagoko Unibertsitate Teknologikoko Honoris Causa Doktorea da, Dominikar Errepublikan, baita literatura-sari anitz irabazitako egilea ere ’Premio Academia Dominicana de la Lengua’ eta ‘Premio Casa de América de Poesía Americana’ irabazi ditu. Egun, Grupo Popular, SAren Harreman Publikoetarako eta Komunikazioetarako presidenteorde exekutiboa da.