euskaraespañol

Gipuzkoako Campuseko lehen Enplegu Foroan 200 gazte inguru izan ziren

32 enpresak hartu dute parte eta 140 lan eskaintza inguru egon dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/02/28

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa ospatu zen  lehenengo aldiz  Ignacio Mª Barriola zentroan, Donostian. UPV/EHUk antolatutako Enplegu Foroetatik hirugarrena izan zen, aurretik Araban lehena, Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatua eta bigarrena, Bizkaiako Campusean.

Foroen helburua da UPV/EHUko ikasleen eta tituludunen enplegagarritasuna hobetzea; eta, halaber, gazte horien eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea. Era berean, ikasleentzako, enpresentzako eta instruktoreentzako formazio eta aurkezpen saioak antolatu ziren.

Gipuzkoako Campuseko forora 200 gazte inguru hurbildu ziren. Horietako gehienek hitzordua zuten 140 lanpostu eskaini zituzten 32 enpresetako baten batekin. Lanbide erakunde publikoak ere hartu zuen parte, ekitaldia antolatzen laguntzeaz gain.

Ekitaldiaren hasieran Txelo Ruiz, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreordeak eta Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak stand bakoitzei bisita egin zieten. Geroago, 28 enpresen aurkezpenak eta Enpresen eta hautagaien arteko lehen kontaktua eman ziren. Arratsaldean, talde ezberdinen saioak izan ziren.