euskaraespañol

Gesaltza Añana nazioarteko garrantzia duen aire zabaleko ikerketa laborategi batean bihurtuko da

Gatz Haranak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi publiko batean lankidetza hitzarmena sinatu eta liburu berri bat aurkeztu dute

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/23

Irudia
Agustin Azkarate eta Juan Manuel Madariaga irakasleak; Arturo Muga errektoreordea; Nekane Balluerka errektorea; Andoni Erkiaga Fundazioko zuzendaria;eta, Ivan Igartua errektoreordea. (Argazkia: Gatz Harana Fundazioa)

Gatz Harana Fundazioa eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) etengabe ari dira lankidetzan. Bi erakundeek sinatu dute biak lotzen dituen hitzarmena, gatzagaren azterlan eremu guztietan sakontzeko.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak eta Andoni Erkiaga Gatz Harana Fundazioko zuzendariak akordio bat sinatu dute, zeinaren bidez hezkuntza zentroak sustatuko baititu azterlanak eta ikerketak, I+G+B proiektuak eta zona eta azken urteetan gauzatzen ari den hango gatzagak berreskuratzeko planari buruzko zabalkunde lanak.

Badira urte batzuk nola Añanako Gatz Harana hala UPV/EHU bat datozela esatean harana finkatu, berreskuratu eta hura eta haren inguruaren kudeaketa integrala onuragarriak direla gizartearentzat eta Arabako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta nazioarteko ondarearentzat, eta horrek eraman ditu ezartzera paisaiaren materia eta ingurumen kultura aztertu, berreskuratu eta kontserbatzeko xedea.

Hitzarmen honen bidez, beste lankidetza batean batzen dira bi erakundeak, Gatz Harana osorik berreskuratzeko plan zuzentzailea (2000-2004) landu eta garatzeko izan zutenaren ildotik.

Sinatu den hitzarmen berrian sartuta dago UPV/EHUk Añanako Gatz Harana Fundazioari aholkularitza ematea, 'Kultur paisaiak eta Ondarea UNESCO katedra' eta 'Global Change and Heritage PIU'  izeneko egiturak baliatuz, horietako bakoitzaren jakintza eta eskumen esparruen inguruan. Bi erakundeak elkarlanean arituko dira langile teknikoak prestatzeko planak eta programak taxutzen eta berariazko prestakuntza ikastaroak ezartzen eta garatzen, eta horixe bera egingo dute Fundazioan diseinatutako dokumentazio eta informazio sistemak aplikatzen, elikatzen eta garatzen, ahal dela beste monumentu batzuetan ere ezarri ahal izateko.

Nekane Balluerka errektoreak gaur esan duenez, “Arabako Foru Aldundia Añanako Gatz Harana Fundazioaren bidez egiten ari den lanak ondare paregabe bat lehengoratzea du helburu. Eta Euskal Herriko Unibertsitatea, gure herriko, Euskal Herriko, ikerketa erakunde gorena, gogotsu aritu da –eta gogotsu arituko da ere aurrerantzean– egitasmo bikain honetan”.

Liburu baten aurkezpena

Hitzarmena sinatu ondoren, 'El Sistema de Producción de Sal de Añana' liburua aurkeztu da, Gatz Harana Fundazioak eta UPV/EHUk batera editatua. Argitalpen hori ingelesez eta gaztelaniaz dago, eta han, Gesaltza Añana eta haren ingurua Nazio Batuen Elikadurarako eta Nekazaritzarako Erakundeak  Munduko Nekazaritza Ondareko Sistema Garrantzitsu (MNOS) aitortzeko balio izan duten azterlan guztiak biltzen dira.

Liburu hori da Gatz Harana Fundazioak, Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuak, Kultura Paisaien eta Ondarearen Unesco Katedrak, Munduko Landa Foroak, Ondarearen Institutuak eta gatzaren eta ALPren paisaiak eginiko diziplina arteko lanaren ondorio.

Liburua editatu dutenek, Erkiaga berak eta Alberto Plana Gatz Harana Fundazioko Kultura zuzendariak, azaldu dute zein izan diren Europako lehenengo MNOSa lortzeko prozesu luzearen nondik norakoak. "Gatz Harana berreskuratzeko bi hamarkadako lanean zehar gainditu behar izan ditugun erronken berri ematen du aurkezten ari garen liburuak, eta nabarmentzen du ez bakarrik lortu den nazioarteko garrantzia, bai eta multzoaz daukagun gure ikuspegiaren eboluzioa ere: gatzagak gatza egiteko lantegi zahartzat jotzetik gatza ekoizteko sistema konplexutzat jotzera” azpimarratu du Platak.