euskaraespañol

Emakume ikertzaileek amatasun baimen bakoitzeko indarrean dagoen azken seiurtekoa urtebetez luzatu ahalko dute

Emakume ikertzaileek amatasun baimen bakoitzeko indarrean dagoen azken seiurtekoa urtebetez luzatu ahalko dute

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/17

Irudia

Crue Universidades Españolas elkarteak txalotu egin du unibertsitateetan irakasle gisa lanean ari diren emakumezko funtzionarioek urtebetez luzatu ahal izatea indarrean dagoen azken seiurtekoa, jaiotza, adopzio, adopzioa xede duen harreran hartze edo harreran hartze bakoitzeko hartzen duten baimenagatik, zientzia eta ikerketa jarduera ebaluatzeko ikerketa tarteak zenbatzeari dagokionean; halaxe jasotzen du Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak Ministerioaren deialdi berriak, abenduaren 11n Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenak.

Araudi aldaketa hori aipatutako deialdiaren eranskin batean sartu da, eta CRUEren Berdintasun Politiketako Presidentetzaren ordezkarien, Unibertsitateak, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Ministerioko estatu idazkariaren eta, modu zuzenagoan, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren eta Emakumeen Zientziaren eta Berrikuntzaren Behatokiko kideen arteko negoziazioei esker lortu da. Aldaketaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzea eta Espainiako emakumezko zientzialariek pairatzen duten “segregazio bertikala” amaiaraztea, baimenak hartzeak haien ikertzaile ibilbidea moteltzen baitzuen.

CRUEko Berdintasun ordezkariak eta Jaume I unibertsitateko errektoreak, Eva Alcónek, txalotu egin du neurria, eta azpimarratu du “argi erakusten duela aurrerapausoak posible direla erakundeak eskutik doazenean eta norabide berean lan egiten dutenean”.

Xedapen hori ikerketako organismo publikoetako zientzia eskaletan lan egiten duten funtzionario ikertzaileei ere aplikatuko zaie. Gainera, Ministerioaren testu berriaren arabera, baimen horiek ebazpena indarrean sartu aurreko bi urteen eta izapidetze bidean dagoen azken seiurtekoaren ondorengo sei urteen artean erabili beharko dira.

Epigrafe berean, Gobernuak ezartzen du unibertsitateko irakasle gisa aritzen diren funtzionarioek, seme-alaba batez edo gehiagoz, edo haien kargura dagoen senideren batez, zaintzeko eszedentzia hartu badute, seiurtekoen ebaluazio eskaeran adierazi ahalako dutela eszedentziako administrazio egoeran eman dituzten urteak eta urte horietako ekarpen publikoak.