euskaraespañol

Emakumeak Zientzian 2021: Bisita birtuala DIPC eta CFMra

Noiz eta non

2021/02/23, 09:30

Kokapena

Materialen Fisika Zentroa
Paseo Manuel de Lardizabal 5. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Donostia International Physics Center
Paseo Manuel de Lardizabal 4. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Emakumeak Zientzian 2021en programazioaren barruan eta Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Egunean, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Materialen Fisikako Zentroa (CSIC-UPV/EHU zentro mistoa bertatik bertara ezagutzeko bisita birtualak ere antolatu dira. Bisita horietan, ikertzaileen eguneroko bizitza hurbiletik ikusi ahal izango da. Zentroetako ikertzaileek hainbat jarduera eta erakustaldi egingo dituzte, emakumeek zientzian duten zeregina nabarmentzeko. Topaketa birtual horiei esker, parte-hartzaileek zientzialariekin solasteko aukera izango dute.

Bisita birtuala DIPC eta CFMra

Otsailak 23, 9:30

DBH 3-4 eta Batxilergoa

Euskaraz/Gazteleraz

Izen-ematea

Ekitaldi honetan ikastetxeek DIPC eta CFM ikerketa zentroak ezagutu eta ikerlarien egunerokoa ezagutuko dute gertutik. Ikertzaileek hainbat jarduera eta erakustaldi zientifiko egingo dituzte emakumeek historian zehar zientzian izan duten papera nabarmentzeko helburuarekin. Zoom bitartez egingo den topaketa birtual honi esker, ikasleek ikerlariekin zuzenean solasteko aukera izango dute.