euskaraespañol

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/03/07, 11:30

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Hartzaileak:
Ikasle
Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonala
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala
Irudia

Deskribapena

Astelehenean, martxoak 7, 11:30ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan, hasiko da Euskal Herriko Unibertsitateak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egingo duen ekitaldi instituzionala. Ekitaldian Eva Ferreira errektorea izango da buru, eta bertan unibertsitateko komunitateko zazpi kideri omenaldia egingo zaie, emakumeen eskubideen defentsan egindako ibilbideagatik: 

- Arte eta Giza Zientzien arloan, Begoña Vicario.
- Gizarte eta Lege Zientzien arloan, Mertxe Larrañaga eta Lucía Martínez Odriozola, in memoriam.
- Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloan, Arantxa Burgos.
- Osasun Zientzien arloan, Lucia Gallego.
- Zientzien arloan, Marta Macho.
- Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala, Deñe Larrabeiti. 

Omenaldiaren aurretik, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren 2021-2022ko sariak banatuko zaizkie deialdi hauetako ikasle irabazleei: 

- Ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren Micaela Portilla Vitoria sariaren IX. edizioa
- Genero ikuspegia gradu amaierako lanetan (GrAL) barne hartzearen Francisca de Aculodi sariaren VIII. edizioa
- UPV/EHUko Master amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen María Goyri sariaren X. edizioa 

Ekitaldiari amaiera emateko, Kamikaz konpainiak 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana eskainiko du.  

Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, helbide honetan:
https://ehutb.ehu.eus/live/59253c78f82b2bb9608b48f2