euskaraespañol

Emiliano López Atxurra, Petronorreko presidentea, Ingenia 2019 Saria

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/02/19

Irudia
Ezkerretik eskuinera: Enrique Amezua, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Emiliano López Atxurra, Petronor enpresako presidentea; Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea; eta Fernando Querejeta, Fundazioko presidentea. (Argazkia: L&V Comunicación )

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fundazioak Ingenia 2019 Sariarekin aintzatetsiko du euskal industriaren motorretako bat, Petronor. Ingenia Sarien X. edizioa, bere 50 urteko bizitzan energiaren merkatuaren aldaketetara egokitzen jakin duen eta bere sektorean lider bilakatu den enpresa bati egindako omenaldia bilakatuko da.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fundazioak, aurten berrogeita hamar urte betetzen dituen Petronorrek euskal ekonomiari egindako ekarpena aintzatetsiko du. Ingeniaritzarekin erlazionatutako pertsonen, enpresen edo erakundeen lanari egiten zaion aintzatespenak, Santurtziko zentral termikoak eskatzen zuen fuel-olioa lortzeko findegi gisa sortu zen eta, gaur egun, Repsol taldearen barruan, bere sektoreko planta modernoenetakoa den enpresa sarituko du hamargarren edizio honetan. Emiliano López Atxurra konpainiako presidenteak jasoko du Ingenia Saria Fernando Querejeta Fundazioaren zuzendariaren eskutik.
 
Ingenia Sarietako epaimahaiak Petronor omendu gura izan du X. edizio honetan. Eraldaketak bere ibilbidean izan duen pisua eta bere sektoreko benetako erreferentzia bilakatzeko egin duen etengabeko esfortzua baloratu ditu, lidergo horrek bere inguruneari ekartzen dizkion onurekin, ikuspegi ekonomikotik (Bizkaiko Foru Aldundiaren zergadun nagusia da) eta enpresa ikuspegitik, puntako beste zenbait konpainia eta proiektu erakartzen baititu.
 
Horrez gain, Petronor bizkaitarren bizitzan dago presente, mota askotako ekimen anitzen bitartez, Superportuaren eraikuntzan izan duen partaidetzan edo ingurunea eta ondarea kontserbatzeko eman duen laguntzan (bere logoan Muñatoneseko Gazteluko almenak daude oraindik), eta baita hainbat motatako kultur eta kirol jardueratan ere. Bilboko Athletic Club taldeak horiek baloratzen jakin zuen, 110 urte eta gero, bere kamisetan lehen aldiz publizitatea jartzea erabaki zuenean.
 
Bereizgarri horrekin, Petronor, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fundazioak saritu dituen enpresen zerrendan sartu da. Zerrenda horretan euskal industriako izen handiak daude jadanik, Idom, Iberinco, Sener, Panda Software, Ormazabal Taldea, ITP, Metro Bilbao, Bilbao Bizkaia Ur-partzuergoa eta Arteche Taldea, eta baita izen propioak ere, Santiago de Ybarra (Vocento), Luis Cañada (Vicinay Cadenas), Juan Celaya (Cegasa), Josu de Lapatza (Amurrio Ferrocarril), Javier Madariaga (Ingeteam), Joseba Jaureguizar (Tecnalia Korporazioaren Zuzendari Nagusia), Baltasar Errazti (Tamoin Taldea), Xabier Maidagan (CIC Margune) eta Fernando Capelastegui (Bizkaiko Labe Garaiak).