euskaraespañol

Oihenart Aforismoen VIII. lehiaketa abian da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/20

Irudia

UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak, Donostiako Euskararen Zerbitzuaren laguntzaz, ‘Oihenart’ izeneko aforismoen zortzigarren lehiaketa abian jarri du. Modu laburraz azaldutako pentsaerak lirateke aforismoak, alegia ideiak agertarazteko aski den testua osoa baina motza; esaterako, Literaturan baditugu aforismoen adibide nabarmenak: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak… hurrenez hurren.

Bildumak posta arruntaz igortzeko azken eguna 2018ko urriaren 26a izango da eta posta elektronikoaren bidez aurkeztutako aforismoak bilduko dira 2018ko azaroaren 2an. Lehiaketa gizarte osoari irekia dago, baina euskaraz eginiko lan originalak onartuko dira soilik.

Lehiaketaren izena Arnaud Oihenart (Maule, 1592 – Donapaleu, 1667) euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikariari dagokio. Oihenart, Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen euskal idazle laikoa izan zen. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen.

 “Aforismoa idazkera mota bat da non paradoxek, iruditegiek, herri jakintzak eta gogo ariketek aurrera egin dezaketen modu egokian. Paremiologian eta Errefrautan haien moduko asko aurkitu arren (Oihenart-ek jasotakoak horren adibidea izanik), aforismoek berrikuntza dakarte berez, eta sortu berriak behar dute izan. Oso jenero literario egokia da saiakerak idazten hasteko, gogamenari berea ematen baitio, idazkerari behar bezalako trataera duina aitortzen diola”, diote antolatzaileek.

Lehiaketaren oinarriak