euskaraespañol

Udaberriko XVI. Lasterketa abian da

Martxoaren 18an egingo da proba eta irabazi ekonomikoen zati bat Asociación Amigos Solidarios elkarteari emango diote Lokitaung-en (Kenia) pediatria-unitate baten proiektua garatzeko

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/09

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan egin da UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XVI. Lasterketa aurkezteko ekitaldia. Agustin Erkizia campuseko errektoreordea eta Jose Luis Almandoz Donostiarrak Kirol-Klubaren lehendakaria izan dira ekitaldiko buruak. Halaber, Amaia Andres Federación Atlética Guipuzcoana erakundeko presidenteak ekitaldian parte hartu du ere.

Aurkezpenean, ohorezko titulu moduan, 1. zenbakia duten dortsal tradizionalak banatu dituzte; aurten, hain zuzen, Iñaki Perurenari zein Ana Isabel Alonso korrikalariari. Perurena ezin izan du ekitaldian egon. Era berean, elkartasun-jardunekin lankidetzan aritzeko filosofiaren baitan, UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XVI. Lasterketaren antolatzaileek Asociación Amigos Solidarios elkarteari 0. zenbakia duen dortsala eman diote. Dortsala erakundeko koordinatzaile den Javier Colomok jaso du. Lasterketaren irabazi ekonomikoen zati bat elkarte honi emango zaio Lokitaung-en  (Kenia) pediatria-unitate baten proiektua garatzeko.

10.000 metroko herri-lasterketa hau UPV/EHUko Gipuzkoako Campusetik abiatuko da, martxoaren 18an, 10:00etan. Hiriaren hiru hondartzak zeharkatuta egingo du ibilbidea, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean amaituko da. Guztira 1.500 dortsal inguru prestatu dira. Sailkapen orokorreko lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentzako garaikurrak egongo dira, eta baita UPV/EHUko lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentzako ere. Lasterketa Euskadiko 10 KM Errepide Txapelketa da.

Argibideak eta izena ematea