euskaraespañol

Abian da Udaberriko XVIII. Lasterketa

Edizio honetan Behobia-Donostia lasterketaren 50/50 ekimenarekin bat egingo du probak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/06

Irudia
Marian Piñeiro, Aimar Insausti, Mónica batán, Alba Menéndez, Javier Fuentes eta Josean Soroa. Argazkia: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XVIII. Lasterketa aurkeztu zen. Ekitaldian, Aimar Insausti Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusaren Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako zuzendaria eta Donostiako Kirol Klubeko presidente Javier Fuentes izan ziren. Josean Soroa lasterketako zuzendariak eta Marian Piñeiro klubeko kideak ere parte hartu zuten ekitaldian.

Aurten berdintasunerantz doa lasterketa, eta Behobia-Donostia lasterketaren 50/50 ekimenarekin bat egiten du; probako parte-hartzaileen artean parekotasuna lortzea da ekimen horren helburua. Gainera, aurtengo edizioan, ohorezko 0 dortsala Wanawake Mujer elkartearentzat da, zehazki Maua proiektuarentzat. Wanawake (emakumeak swahilian). Garapen bidean dauden herrialdeetan lan egiten duen elkartea da, bereziki Afrikako kontinentean, eta emakumearen rola sustatzen du gizarte aldaketaren motor gisa. Dortsala Monica Batan lehendakariak hartu zuen.

Aurkezpenean zehar, ohorezko 1 zenbakiko dortsalak ere eman zitzaizkien, gizonezkoetan, Alberto Iñurrategiri, hura jasotzera joaterik izan ez zuena, eta emakumezkoena, berriz, Bera Bera eskubaloi taldeari. Alba Menendez kapitainak jaso zuen dortsala.

Izaera herrikoi nabarmena duen 10.000 metroko lasterketa igandean, martxoaren 15ean, abiatuko da, 10:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusetik, eta hiriko hiru hondartzak inguratzen dituen zirkuitu batetik igaroko da, eta berriz ere UPV/EHUko Campusera itzuliko da. Aurten 2.000 dortsal inguru daude eskuragarri. Sailkapen orokorreko lehen 3 emakumeentzat eta 3 gizonezkoentzat garaikurrak egongo dira, baita UPV/EHUko lehen hiru emakumezkoentzat eta lehen hiru gizonezkoentzat ere. Opari ugari zozketatuko dira.

Informazioa: www.donostiarrak.com

Izen-emateak (martxoaren 12ra arte edo eskuragarri dauden dortsalak agortu arte. Lasterketaren egunean ez da izen-ematerik onartuko): www.rockthesport.com