euskaraespañol

Enperadore libelula

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/01

Irudia

NON: UPV/EHUko Elbira Zipitria Zentroaren ondoan dagoen urmaela, Donostian. NOIZ: 2021eko abuztuaren 31n. NORK: Pedro Ayerbe Arana. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA II).

 

Udako arratsaldeak dira denbora zoriontsu hori, errealitatearen errutina astunaz gabetua, non uneak lurruntzen diren eta zarata kilkerretara eta txorietara mugatzen den. Urtaro guztietan ibili naiz urmaelaren ertzean, baina udan ugaldu egiten dira intsektu hegalari bat aurkitzeko aukerak. Egoera horretan, kamera esku artean dudala, denetara ixten dut gogoa, une zehatz horretara eta enperadore libelulak (Anax imperator) dirauen leku zehatz horretara izan ezik, eguzkiak asetutako xehetasun txiki eta kolore horiek denborarekin esanahi handiagoa har dezaten.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen. 

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus