euskaraespañol

Enpresetan Praktikak Europan Zehar, EPEZ bekak, osatu dituzten 82 ikasleei ziurtagiriak emango zaizkie

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/06/21, 11:30 - 00:00

Kokapena

Zubiria Etxea
Lehendakari Agirre 81. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko 82 tituludunek Europako enpresetan eta erakundeetan egin dituzte nazioarteko praktikak Erasmus + programaren baitan kokatzen den EPEZ (Enpresetan Praktikak Europan Zehar) beken eta Ikasle Praktikak programaren bidez.

UPV/EHUko Enplegu Guneek Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordetzarekin lankidetzan kudeatu dituzte beka horiek, eta programa itxiko duen bileraren harira banatuko dituzte ziurtagiriak. Azken hamarkadan 650 pertsona baino gehiagok parte hartu dute programa horietan.