euskaraespañol

Enric Juliana kazetariak A-21aren osteko Kataluniako egoera konplexua aztertuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/01/12, 18:00 - 00:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, urtarrilak 12, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), “La situación política en Cataluña tras las elecciones de 21-12-2017” gaiari buruzko hitzaldia eskainiko du Enric Juliana. Juliana kazetari eta La Vanguardiako zuzendari laguntzailea da. Ekitaldiaren antolatzailea EHUgune da, Unibertsitatearen, gizarte zibilaren eta erakundeen arteko topaleku eta elkargunea.

Hain zuzen ere, EHUgunek gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditu, akademiaren mundua eta gizarte zibilaren mundua zein erakundeen mundua uztartu nahian. Horregatik gertutik jarraitu izan ditu hainbat gai azken hilabeteotan, hala nola, errefuxiatuen krisa, Europako etorkizuna, Eskoziako erreferenduma, Brexit, eta jakina, Kataluniako egoera. Azken gai honen inguruan A-21eko hauteskundeen aurretik ekitaldi berezia antolatu zuen Maria Eugenia Rodriguez Palopen eskutik eta Zelai Nikolasekin, eta orain, hauteskundeen osteko egoera berria aztertzeko asmoz, Enric Juliana ekarriko du gonbidatu nagusi gisa. Julianak urteak daramatza Kataluniaren eta Espainiaren arteko harreman konplexuak ikuspegi soziopolitiko batetik aztertzen, eta La Vanguardiako tribunatik oso azterketa zorrotzak argitaratzen ditu. Gainera Espainiako eta Europako politika oso gertutik ezagutzen ditu eta hainbat liburu argitaratu ditu horren inguruan.

Hitzaldia Pedro Ibarra Zientzia Politikoko katedradunak aurkeztuko du, eta eztabaida moderatuko du Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekano Simon Peñak.

SARRERA IREKIA interesatu guztiei.

Enric Juliana (Badalona, 1957) kazetaria eta La Vanguardiako Madrileko zuzendari laguntzailea da. Bere kronika politikoek Espainiako gaurkotasunari jarraitu diote. 1977an hasi zuen bere ibilbide profesionala Bartzelonako Tele/eXprés egunkarian. Espainiako Telebistako informazio zerbitzuetan lan egin du, baita El País egunkarian, besteak beste. 1992ko Joko Olinpikoetan La Vanguardiako tokiko informazioko erredaktore nagusia izan zen, eta ondoren egunkari horretako korrespontsal egon zen Italian. Liburu hauen egilea da:  La España de los pingüinos (2006), La deriva de España (RBA, 2009) eta  Modesta España(RBA, 2012). Hiru lan horiek España en el diván (RBA, 2014) eta Tarjeta Negra: 80 días que convulsionaron la política española (RBA, 2015) bildu dira. La Vanguardian 2014ko irailetik azarora arte kaleratutako kronikak Código 11-9-11 titulupean argitaratu dira. La rectificació (2006), politika katalanari buruzko entseguen bilduman parte hartu du, eta Julià de Jòdar-ekin idatzi du Radiacions (2011) antzezlana idatzi du.

Enric Julianaren zutabeeak La Vanguardian