Taula periodikoaren gaineko lehiaketaren sari banaketa Kimika Fakultatean

Noiz eta non

2019/12/04, 13:00

Kokapena

Kimika Fakultatea
Paseo Manuel Lardiazabal 3 - 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Taula periodikoaren Nazioarteko Urtearen harira, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateak, Gipuzkoako Berritzeguneekin elkarlanean, Bigarren Hezkuntzako Gipuzkoako ikastetxeetako ikasleei zuzendutako lehiaketa jarri zuen abian. Lehiaketaren helburu nagusiak dira ikasleen artean taula periodikoaren eta zientzia kimikoaren balioa ezagutaraztea, eta, bereziki, emakumeek zientzian duten eginkizuna, bokazio zientifikoak sustatze aldera.

Zenbait hilabetez beren ikastetxeetan lan egin ondoren, bihar, asteazkena, abenduak 4, UPV/EHUko Kimika Fakultateko Ekitaldi Aretoan, Donostian, sei lan finalisten taldeek beren proiektuak aurkeztuko dituzte, eta fakultate horretako ikertzaileek osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu. Eztabaidatu ondoren, saria emango zaio lehiaketa irabazi duen taldeari.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Marian Iriarte UPV/EHUko Kimika Fakultateko dekanoak emango dute saria, 13:00etan.