euskaraespañol

Orientazio Azokako iPad-ak banatu dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/19

Irudia

UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritsunaren arloko Errektoreordetzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Campusetan zozkatu dituen iPad miniak banatu dira. Zozketa Unibertsitatek hiru campusetan antolaturiko Orientazio Azoken esparruan sartuta dago.

Arabako Campusean, Nerea Calvo Sagastuy, Vitoria/Gasteizko Ekialdea BHIko ikaslea, irabazle suertatu da. Nereak interesa azaldu du Psikologia ala Gizarte Langintza Graduetako ikasketak egiteko.

Bizkaiko Campusean aldiz, Aitana Abaroa Gorritxok, Getxoko Azkorri Ikastetxeko ikasleak, irabazi du iPad minia. Aitanak Psikologia ala Farmazia egiteko asmoa du.

Halaber, Gipuzkoako Campusari dagokionez, Julieta Schwartz-ek, Donostiako San Patricio ikastetxeko ikasleak, irabazi du iPad minia. Julietak batxilergoko ikasketak bukatzen dituenean, Ingeniaritza ala Fisika Gradua egiteko asmoa du.